Helduentzako hezkuntza osoa eta kalitatezkoa
Helduen Hezkuntzako Ikastetxea publikoa, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren mendekoa da.
Helduei prestakuntza osoa eta kalitatezkoa eskaintzea du helburu (18 urtetik gorakoentzat).
Egoitza nagusia Luis Iruarrizaga kaleko 13an dago (Bilborock aretoaren ondoan), eta beste bi ikastegi ditugu: San Inazion (Asturias, 9) eta garai bateko Uretamendi ikastetxean.
Gure ikastegietan ordenagailu-gela bat eta liburutegi bat daude, eta ikasgeletan proiektagailu bat ere badago.

HHIko Orientazio Zerbitzua
Gure ikastegian ematen duzun denborari ahalik eta probetxurik handiena ateratzea nahi dugu Bilbao HHIko kideok. Hau eskaintzen dizugu:
- Orientazio pertsonala, zeure buruaren ezagutza eta autoestimua hobetzeko. Gurean ematen duzun denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzea nahi dugu, eta etorkizunean aukera berriak izatea.
- Orientazio akademikoa, gurekin ikasten duzun bitartean zure interesen, gaitasunen eta egoera pertsonalaren araberako erabakiak har ditzazun. Zailtasunik baduzu, laguntzeko prest edukiko gaituzu.
- Orientazio profesionala: Bilbo HHI egindako ikasketek zure lan-aukerak hobetuko dituzte. Horretarako, garrantzitsua da zure egoeraren araberako prestakuntza-ibilbide zuzen eta egokia hautatzea. Gure inguruko ikastegiei eta baliabideei buruzko informazioa emango dizugu, ikasten jarraitu nahiko bazenu ere, bai eta ikasketen lanbide-irtenbideei buruzkoa ere.
Oinarrizko prestakuntza eta DBH
Oinarrizko alfabetatze-mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) Graduatuaren titulu ofiziala lortu arteko prestakuntza duzu aukeran.
Ikasgelan irakaskuntza pertsonalizatua da, zure arrakastarekin konprometitutako irakasleekin. Azken teknologia eta metodologiekin lan egiten dugu, zure ikasketak gainditu ditzazun.
Oinarrizko prestakuntzari buruzko informazio gehiago
Prestakuntza ez-arautua
HHIk prestakuntza-programak eskaintzen ditu, pertsona gisa garatzen jarraitu edo irakasgai berriak ikasi nahi dituzten helduentzat.
Informatika, hizkuntzak eta beste ikasi ahal izango dituzu. Eta irtenaldi eta txango osagarrietan parte hartzeko aukera ere izango duzu.
Gaztelania-ikastaroak ematen ditugu, hizkuntza hobetzeko beharra duten atzerritarrentzat.
Prestakuntza ez-arautuari buruzko informazio gehiago
Hiru egoitza ditugu Bilboko hiru auzotan
INFORMAZIO PRAKTIKOA
2025-2026 Ikastaroa










