Helduentzako hezkuntza osoa eta kalitatezkoa

Helduen Hezkuntzako Ikastetxea publikoa, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren mendekoa da.

Helduei prestakuntza osoa eta kalitatezkoa eskaintzea du helburu (18 urtetik gorakoentzat).

Egoitza nagusia Luis Iruarrizaga kaleko 13an dago (Bilborock aretoaren ondoan), eta beste bi ikastegi ditugu: San Inazion (Asturias, 9) eta garai bateko Uretamendi ikastetxean.

Gure ikastegietan ordenagailu-gela bat eta liburutegi bat daude, eta ikasgeletan proiektagailu bat ere badago.

HHIko Orientazio Zerbitzua

Gure ikastegian ematen duzun denborari ahalik eta probetxurik handiena ateratzea nahi dugu Bilbao HHIko kideok. Hau eskaintzen dizugu:

  •  Orientazio pertsonala, zeure buruaren ezagutza eta autoestimua hobetzeko. Gurean ematen duzun denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzea nahi dugu, eta etorkizunean aukera berriak izatea.
  • Orientazio akademikoa, gurekin ikasten duzun bitartean zure interesen, gaitasunen eta egoera pertsonalaren araberako erabakiak har ditzazun. Zailtasunik baduzu, laguntzeko prest edukiko gaituzu.
  • Orientazio profesionalaBilbo HHI egindako ikasketek zure lan-aukerak hobetuko dituzte. Horretarako, garrantzitsua da zure egoeraren araberako prestakuntza-ibilbide zuzen eta egokia hautatzea. Gure inguruko ikastegiei eta baliabideei buruzko informazioa emango dizugu, ikasten jarraitu nahiko bazenu ere, bai eta ikasketen lanbide-irtenbideei buruzkoa ere.


Oinarrizko prestakuntza eta DBH

Oinarrizko alfabetatze-mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) Graduatuaren titulu ofiziala lortu arteko prestakuntza duzu aukeran.

Ikasgelan irakaskuntza pertsonalizatua da, zure arrakastarekin konprometitutako irakasleekin. Azken teknologia eta metodologiekin lan egiten dugu, zure ikasketak gainditu ditzazun.

Oinarrizko prestakuntzari buruzko informazio gehiago

Prestakuntza ez-arautua

HHIk prestakuntza-programak eskaintzen ditu, pertsona gisa garatzen jarraitu edo irakasgai berriak ikasi nahi dituzten helduentzat.

Informatika, hizkuntzak eta beste ikasi ahal izango dituzu. Eta irtenaldi eta txango osagarrietan parte hartzeko aukera ere izango duzu.
Gaztelania-ikastaroak ematen ditugu, hizkuntza hobetzeko beharra duten atzerritarrentzat.

Prestakuntza ez-arautuari buruzko informazio gehiago

Hiru egoitza ditugu Bilboko hiru auzotan

CEPA Bilbo Egoitza Nagusia

Luis Iruarrizaga, 13 (Bilborock aretoaren ondoan).
Tel: 94 415 47 54

CEPA San Inazio

Asturias, 9 (Plaza Levanteren ondoan).
Tel: 94 476 21 55

CEPA Uretamendi

Uretamendi ikastetxean.
Tel: 94 421 50 23

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Tfno: 94 415 47 54

Mail: info@cepabilbao.eus

Tfno: 94 476 21 55

Mail: info@cepabilbao.eus

Tfno: 94 415 47 54

Mail: info@cepabilbao.eus