Zure prestakuntza hobetu eta eskuratu DBHko titulu ofiziala (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza)

Inoiz ez da berandu ikasteko. HHIn, oinarrizko mailatik hasi, eta DBHko titulu ofiziala eskuratzeko prestakuntzara arteko mailak dituzu aukeran; horri esker, lan-aukera hobeak izango dituzu, baita unibertsitaterako sarbidea ere, besteak beste.

Lehenik eta behin, proba bat egiten dugu, zer maila dagokizun jakiteko. Zure ikasketa-mailaren berri ematen duen titulu edo ziurtagiri ofizialik baduzu, ez duzu proba hori zertan egin.

Zure prestakuntza amai dezazun da gure helburua; irakasleak zuri laguntzeko prest egongo dira egunez egun, eta zure zalantzak argituko dituzte. Etengabeko ebaluazioa egiten dugu, zure bilakaeraren berri jasotzeko, eta nekezak zaizkizun irakasgaiak zurekin batera lantzeko.

Ordutegia oso malgua da, goizez eta arratsaldez, zure premietara egokitze aldera. Ikasi bitartean bestelako jarduerak egin ahalko dituzu

Prestakuntza-mailak:

I. eta II. mailak

Lehen maila hauetan irakurtzen eta zuzen mintzatzen ikasiko duzu, baita matematikari buruzko oinarrizko ezagutzak ere, besteak beste.

I. maila 4 lauhilekotan ikasten da, irailetik ekainera, bi ikasturtetan; bi eskola-ordu egunean (12 ordu astean).

II. mailak ere bi urteko iraupena du, baina 12 eskola-ordu daude astean

III. maila – Bigarren Hezkuntzako Graduatuko titulua eskuratzeko

Bi urte dira, irailetik ekainera, eta 15 eskola-ordu astean (3 ordu egunean).


Zalantzarik baduzu, galdetu gure Orientazio Zerbitzuan

Gure ikastegian ematen duzun denborari ahalik eta probetxurik handiena ateratzea nahi dugu Bilbao HHIko kideok. Orientazio pertsonala, akademiko eta profesionala eskaintzen dizugu.

Tfno: 94 415 47 54

Mail: info@cepabilbao.eus

Tfno: 94 476 21 55

Mail: info@cepabilbao.eus

Tfno: 94 415 47 54

Mail: info@cepabilbao.eus